Pertsonaiak / LUR ETA AMETS

LUR ETA AMETS

Amets deitzen da mutikoa, Lur, neskatoa. Hamaika urte dituzte.

Amets ameslaria da, erromantiko samarra, irudimentsua; hankak lur gainean izan beharrean, beti beste mundu batean egotea gustatzen zaion horietakoa. Irakurtzea eta margotzea gustatzen zaio.

Lur neska izukaitza, ekintzailea, errealista, kirolzalea da.

Biei gustatzen zaie abenturak bizi izatea: Ametsi, bere baitara sartuta, arriskurik gabe, irudimenaren bidez. Lurri berriz, benetako abenturak gustatzen zaizkio. Ausarta da, eta argia arazoak konpontzen.

Biei gustatzen zaie historia, biei gustatzen zaielako gauza berriak deskubritzea. Eskolako historiako ikasgaien inguruan asko hitz egiten dute, iraganeko gertakariak nolakoak izan ote ziren irudikatuz. Hala ere, eskolako historiako liburuak baino gehiago, amonarengana jotzea gustatzen zaie: amonak dena daki. Amonaren jakintzak lilura handia sortzen die. Gainera, asko gustatzen zaie amonak historia nola kontatzen dien, ipuin bat izango balitz bezala.

JOSE ELOSEGI, 82 BEHEA
20015 DONOSTIA
info@loturafilms.eus
Tel: 943 292255

youtube twitter facebook