Lanak / Orkestra Lurtarra

Orkestra Lurtarra

2022
Imanol Zinkunegi, Joseba Ponce
Harkaitz Cano, Eneko Olasagasti
Lotura Films, Jarraituz Filmak
Joseba Ponce
70 min

Manu, haurra zela Stella Panini piano jotzailearekin maitemindu zen eta bere ametsa bera ezagutzea da. Horretarako, bere managerra bihurtuko den Stefano Salegi pertsonaia nahaskorraren aholkuak jarraituko ditu eta Orkesta bat sortuko du. Baina ameslari kementsua izateaz gain, gizartean bere lekua topatzeko arazoak dituen outsider bat ere bada Manu, hautatu duen musika tresnak garbi uzten duen bezala: erratza baita, eta ez beste bat, musika egin eta erritmoa eramateko darabilena... Horrek ez dio eragotziko topiko eta ohikeria guztietatik kanpo dagoen orkestra guztiz sui generis bat sortzea. Bertako kideak: besapean hazkura sentitzen duelako noiznahi jotzeari uzten dion biolin-jotzailea, zirkutik erreskatatutako usaimen itzeleko tronpeta-jotzaile bikiak, kontratenore bizardun bat, eta kardantxilo batek adar gisara erabiltzen duen triangelua jotzen duen perkusionista. Haiekin batera doa, gainera, ijito ibiltariek erabili ohi duten ahuntza ere, eskailera eramangarriaren puntara igotzeko gaitasun paregabea duena.

MANU

Istorio honen protagonista da. Amets bat dauka: orkestra bat sortzea Stella Panini pianista ezagutzeko. Orkestra hau bere instrumentu bereziarekin zuzenduko du, erratza.

KROKANTI

Izozkigilea eta abeslari liriko bikaina. Kontratenore ahotsa du.

ALDIKA

Taldeko kontrabaxista. Besapetan bapateko azkureak izaten ditu eta kontzertu baten erdian musika jotzeari uztea eragingo dio.

OSOKI

Perkusionista. Triangelua erabiliko duen orotan gainean jarriko zaion kardantxilo batek lagunduko du beti.

PERFUMETTI ANAIAK

Haizezko instrumentu guztiak jotzen dituzte. Haien alboan presidente ahuntza izango dute beti. Honek ere momentu desegokietan eskaileraren aktuazio klasikoa egingo du.

SALEGI

Pertsonaia antagonista da. Ustez, biolin jotzaile ohia. Gure Orkestra Lurtarraren managerra.

JOSE ELOSEGI, 82 BEHEA
20015 DONOSTIA
info@loturafilms.eus
Tel: 943 292255