Hodeitik erorita bihurtu zen azeria azeri, alegia, maltzur.
Geroztik, olioari muzin egin gabe, putrea noiz lumatuko bizi da: ikazkinaz bezalaxe. Zertarako hainbeste neke egurketan, mendiko bidean hainbeste inozo dabilela, eta batzuetan diruz betetakoak? Batzuetan gizon, bestetan azeri; aldian ikazkin, aldian lapur… horrelaxe bizi dira Aizkorriko ikazkinak, Barriola dutela buru, azeri galanta.
Ez dira kezkarik gabe bizi ordea: Barriola azeriak oilanda bat maitemindua dauka, Graziana du izena… eta ustekabean, hara non Segurako alkateak proposatzen dien lapurretak beste nonbait egitea, oso komenigarria izango litzateke udalaren zergakutxarako…