Lanak / Lur eta Amets

Lur eta Amets

2020
Imanol Zinkunegi / Joseba Ponce
Eneko Olasagasti / Carlos Zabala
LA Ekoizpenak AIE
Joserra Senperena

Lur eta Amets-en gurasoek asteburu honetan ezkontza dute eta bikiak amona Andereren etxean utzi dituzte asteburu pasa. Baina Andereren eta bere katu Baltaxarren boterei esker ez da asteburu arrunta izango. Bidaia batean murgilduko dira, gara eta sasoi desberdinetan abentura gazigozoak bizituz, gure historian zehar bidaiatuko dute. Beti izango dira beraiek protagonistak. Andere eta Baltaxarren laguntza ordaingabearekin. Baina tamalez gaiztoak, sasoi eta garai desberdintean, ia beti izango dituzte atzetik.

LUR

Begi berdeak eta ile gorria duen neska hau Lur da. Geldi egoten ez dakien horietakoa: inguruak miatzea gustatzen zaio eta korrika egitea; abenturazale amorratua da. Oso ausarta da, ezerk ez dio atzera eragiten. Jenio bizia du eta, haserretzen denean, Baltaxar katuak ere ihes egiten dio. Neba biki bat du: Amets.

AMETS

Mutiko beltzaran hau Amets da. Arreba bikia du: Lur. Bikote ezin hobea osatzen dute. Amets ameslaria da, irudimen handikoa, sortzaile fina eta mutiko sentibera. Asko gustatzen zaio bakarrik egotea, hala ere, inoiz ez da aspertzen. Amona Anderek dio beste inork ikusten ez dituen gauzak ikusten dituela.

AMONA ANDERE

Amets eta Lurrek ez dakite amona izaki berezia dela, eta hortik datorkiola jakintza, beste garai eta mundu batzuk ezagutu dituelako. Izaki mitologikoa da, magikoa.

Amonaren dohain bereziei esker, Ametsek eta Lurrek denboran zehar bidaiatzeko aukera izango dute. Magia egiteko, lagun duen Baltaxar katuaz baliatuko da amona.

BALTAXAR

Betidanik egon da amonarekin. Baltaxar ere izaki mitologikoa da. Inoiz zahartzen ez den katua.

JOSE ELOSEGI, 82 BEHEA
20015 DONOSTIA
info@loturafilms.eus
Tel: 943 292255