Lanak / Tormeseko itsumutila

Tormeseko itsumutila

2012
Juanba Berasategi
Joxean Muñoz eta Mitxel Murua
Antonio Meliveo
68 min.

Entzun azalpena

facebook twitter

Partekatu

Lazaroren bizitzan sarri tartekatzen dira “zoritxarra eta zorte ona”, eta bere xalotasun inozotik abiatuta, bizirik irauteko sen ikaragarriaren jabe egingo da pixkanaka. Harrizko zezen baten adarkadak esnaraziko du munduaren gordintasunera, nagusi itsuak bere lelotasunetik aterako baitu amarru latz batez. Gero, Lazaro hor ibiliko da itsuarekin lehian, nork maltzurkeria handiago egingo elkarri. Denok ezagutzen ditugun pasarteak biziko ditu: mahats-mulkoarena, adibidez, edo ardo pitxerrarena. Eta azkenean mendeku hartuko du, harrizko zezenaren adarkadaren ordainetan, itsuari beste amarru bat eginez, eta han utziko du plaza baten erdian konorterik gabe, harrizko zutabe bat buruaz jo ondoren.

Lazarok ihes egingo du, nora ezean, eta arratoi bat lagun harturik, Erreinuko Pregoilari-Arratoi Akabatzailearengandik iheska ibiliko dira biak, Pregoilariak arratoiei adinako gorrotoa baitie Lazaro bezalako alprojei.

Maquedako apaiz zeken baten zerbitzura jarriko da ondoren; apaiz zikoitzak goseak amorratzen edukiko du, baina Lazaro ez da geldi egongo eta giltzarrapo handi batez itxita dagoen kutxa janariz betetako batetik ahal duen guztia lapurtuko dio. Eta arratoi-laguna laguntzaile izango du janari-harrapaketan, bera bezala beti goseak amorratzen dagoenez.

JOSE ELOSEGI, 82 BEHEA
20015 DONOSTIA
info@loturafilms.eus
Tel: 943 292255

youtube twitter facebook